GURE FILOSOFIA

Gure bezeroei erantzuteko : eskaintza argi eta zehatza.

Gure garraiolari partaideekin: gauza bera.

Baldintza argiki eta idatziz ezartzen dira edozein operazio hasi aitzin. Honela bermatzen diegu gure bezeroiei eta partaideei bururapen ona.

Partaideei bezeroei bezain bat garantzia ematen diegu : bezerorik gabe, partaide beharrik ez, eta partaiderik gabe, ezin bezeroei erantzun. Biekin saiatzen gira beraz harreman zintzoa mantentzen.

Elkaren arteko lotura atxemaiten da noski serbitzua kobratzeko eta ordaintzeko tenorean. Garaiz kobratzen ahalegiten gira, gure partaideak garaiz ordaindu ahal izateko. Baten garapena ezin daiteke beste baten kaltetan gerta.

Horrexegatik ez dugu Finantzia arriskurik hartzen, gure seguruak ordainketa bermarik ematen ez digun bezeroekin.

Orain bada 20 urte elkar lanean aritzen girela seguro konpainia berarekin.